MIKEL OYARZABALEK SINATUTAKO BI KAMISETAREN ZOZKETA

Zeintzuk dira gure kapitainaren hiru gol gogokoenak Anoetan?

Mikel Oyarzabal ospakizunetan egoteak ez du ia kotizatzen. Duela astebete, Kopako final-erdietan Anoetako historiako golegilerik onena bihurtu zen, 69 golekin. Errekor berri hau ospatzeko, gure kapitainak sinatutako bi kamiseten zozketa aktibatu dugu. Parte hartzeko bi modu dituzu. 69 goletatik kapitainaren hiru gol gogokoenak zeintzuk diren asmatu besterik ez duzu egin beharko (gaur arte).

Egin klik HEMEN Oyarzabalen elkarrizketa ikusteko

Zozketa youtuben

Alde batetik, gure Youtubeko kanal ofizialean gaur argitaratu den golen laburpen bideoan botoa ematen duten guztien artean kamiseta bat zozkatuko dugu (klikatu HEMEN). Kanal horretan harpidetuta egon beharko dute. "Iruzkinak" atalean erantzutean, hiru goletako bakoitzari esleitutako zenbakia adierazi beharko duzu.

Erregistratuen arteko zozketa

Bestalde, gure webgune ofizialean erregistratuta dauden pertsona guztiek email bat jasoko dute formulario batekin, eta bertan gure youtube-ko kanalean ere parte hartzeko eskatzen den informazio bera adierazi beharko dute. Erregistratuta ez bazaude, klikatu HEMEN eta parte hartu zozketan. Gogoan izan Mikelen gol gogokoenak asmatu behar dituzula.

Bi zozketetan parte hartzeko azken eguna: martxoaren 18an, 23:59an.

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!