Realzale Programak akordioak sinatzen jarraitzen du puntuak eta puntu gehiago pilatu ditzazun ia ezer egin gabe. Oraingoan, klub txuri urdina Alkainekin elkartu da, zure etxea hobetzen duzun bakoitzean, Realaren kuotarako puntuak lor ditzazun.
Abantailak Alkainen
Zure erosketaren zenbatekoaren % 3 puntu bihurtuko da. Ehuneko hori zerga-oinarriari aplikatuko zaio (BEZik gabe), betiere bezero partikularrei fakturatzen bazaie.
Alkain Etxean egindako erosketa guztietan aplikatzen da (bainugelak, sukaldeak, leihoak, armairuak, ateak, zeramikak, zoruak eta estaldurak…)
Era berean, gure burdindegien atal guztietan aplika daiteke (brikolajea, pintura, erremintak, lorategia, klimatizazioa eta berokuntza, zura, elektrizitatea eta argiztapena, iturgintza, laneko arropa, antolaketa-sistemak…).
Realzale Programak Alkain Astigarraga (Txalaka Paselekua, 23) eta Alkain Hondarribia (Amutalde kalea 17) establezimenduetan balio du.
Nola pilatu puntuak?
Aurkeztu zure NAN edo Realaren txartela eta identifikatu bazkide, RS Laguna, RS Fan edo akziodun gisa establezimenduan erosketa edo eskaera bat egiten duzunean. Pertsona fisiko partikularrentzat bakarrik balio du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin