AKORDIOA LA PERLAREKIN

Realzale Programa, osasunaren eta ongizatearen alde

Realzale Programak bere marka-eskaintza zabaltzen jarraitzen du familia txuri-urdinaren onurarako. La Perla, Donostian dagoen osasun, edertasun, kirol eta gastronomia zentro paregabea, programara gehitu da.

Abantailak La Perlan

Klikatu HEMEN informazio gehiagorako.

Talasoterapia Zirkuitua: Talasoterapia Zirkuiturako sarreraren zenbatekoaren %10ek puntuak ekarriko ditu. Promozioa igandeetan da baliagarria, 16:00etatik aurrera.

Dietetika eta nutrizioa: Kontsultetan ordaindutako zenbatekoaren %5ek puntuak ekarriko ditu (nutrizio klinikoa, kirol-nutrizioa, etapetako nutrizioa, pisu-galerarako nutrizio-plana eta ohitura osasungarrien orientazioa).

Edertasuna: Plan Intentsibo Erreduktorearen zenbatekoaren %5ek puntuak ekarriko ditu.

Nola hasi puntuak pilatzen?

Zure NANa edo Realeko karneta aurkeztu eta identifikatu zaitez bazkide, RS Laguna, RS Fan edo akziodun gisa zentroan, programan sartuta dauden zerbitzuren bat erabiltzean. Puntuak automatikoki kargatuko dira hilabete bakoitzaren amaieran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!