Sergio Gomez eta Luka Sučić ofizialki aurkeztu dira Realeko jokalari gisa.
Jokin Aperribay presidentearekin izan dira bi jokalariak, aurkezpen ekitaldi ofizialean Reale Arenako prentsa aretoan eta komunikabideen aurrean.
Bi fitxaketa berriek haien esker ona adierazi diote entitate txuri-urdinari eta ilusio handia dutela esan dute aurretik duten erronkarekin. Hitz egiten lehena Sergio Gomez izan da, klubari eskerrak eman dizkio hau posible egiteagatik. “Lan egiteko gogo handiz nago eta denboraldi honetarako ilusio handiarekin. Klubari bere helburuak lortzen lagundu nahi diot”, esan du txapeldun olinpikoak. Sučićek ere klubari fitxaketa eskertu dio eta aitortu du “oso pozik nago talde zoragarri honetan egoteagatik, zoriontsu sentitzen naiz talde honen parte izateagatik”.
Realeko presidenteak ongietorria eman die bi jokalariei eta hedabideen aurrean hitz egiteko aprobetxatu du. Aperribay presidenteak azpimarratu du ilusio handiko momentua bizi duela klubak eta erronka handia dutela aurretik datozen hilabete hauetan. “Ilusio handiarekin gaude eta anbizio handia dugu, etorkizuneko liburua idatzi behar dugu. Datozen bost urtetako Reala eraiki nahi dugu, konfiantza eta pazientziaz. Ez diogu ezerri uko egingo denboraldi honetan, gaztez osatutako talde oso ona daukagu Realaren etorkizuna eraikitzeko”, esan du Realeko ordezkari gorenak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin