ELKARRIZKETA

“Ilusioa eta anbizioa”

Vídeo

Asier Garitano Realeko entrenatzailea da dagoeneko. Bergarako teknikoak gaur arratsaldean sinatu du klub txuri-urdinarekin 2021 arteko kontratua. Ondoren, gipuzkoarrak Real Sociedad TV-ri eskeini dizkio lehen hitzak.

“Beti nahi izan dut Reala entrenatzea. Oso pozik eta ilusioz nator. Madrilen nuena baino zerbait desberdinagoa nahi nuen eta lortu egin dut, klub handi batean. Gauza kondo joatea espero dut”, esan du entrenatzaileak. Bihotz txuri-urdinekoa, Asierrek honakoa aitortu du: “Txikitatik naiz Realzale, Atotxara joaten ginen Gaztelu ikustera, Bergarakoa baitzen, ligen garaian. Oso pozik nago orain proiektu honen partaide izatearekin”.

Garitanok anbizio handia erakutsi du bere hitzetan. “Badakit gipuzkoarrak nolakoak garen, badakit nora natorren, badakit zer nahi dudan, eta fitxatzen banaute onenekin lehitzen saiatzeko norbait nahi dutelako da, eta horretarako nahitaezkoa da eguneroko lana, exijentzia, nire ondoan dagoen jendearen onena ateratzea munduko onenekin lehiatzeko. Hori da nik dudan anbizio eta ideia. Ea noraino iritsi gaitezkeen”, amaitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!