KORNER ESPERIENTZIA

Ilusioz beteriko 700 kilometro

Vídeo

Denboraldi honetan ekintza bat estreinatu da gure zaleek Reale Arenak eskeintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko aukera izan dezaten. Kasu honetan, gure webgune ofizialean aktibatu zen "Korner esperientzia", Hospitality gunea ezagutzeko aukera ematen duen akzio bat 

Funtzionamendua erraza da. Reale Arenan jokatuko den partida bakoitza baina lehenago, bere datuak gure webgunean edo aplikazioan eguneratu edo lehenengo aldiz erregistratzen diren pertsonen artean,  "Ondarreta Korner" guneko bi sarrera bikoitz zozkatuko dira. 

“Harrituta eta hunkituta, esperientzia hau irabazteagatik”

Orain arte sari hori irabazi dutenen artean, nabarmentzekoa da azken partidaren irabazlea. Luis Karlosek ez zuen zalantzarik izan klubaren deia jaso zuenean. Autoan sartu zen bere aita bezain Realzalea den bere alaba Nerearekin eta bere bizilekutik (Ciudad Real), Donostiara dauden 700 kilometroak egin zituzten. “Oso hunkituta eta harrituta” sentitzen zela esan zuen Luis Carlosek RealSociedadTV-en. Nerearen esanetan “zelaia eta giroa zoragarriak dira”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!