REAL SOCIEDAD – REAL VALLADOLID (21:00)

Indartuak

Reale Arenan bi talde indartsuen arteko norgehiagoka izango da gaur gauean. Realak Valencia CF aurkari zuzena garaitzea lortu zuen eta Real Valladolidek gauza bera egin zuen RCD Espanyolen aurka Zorrillan. Bi emaitzek aurrerapauso argia ekarri dute bakoitzaren asmoetan.

Pucela defentsako estatistiketan ondoen kokatuta dagoen taldeetako bat da, 28 gol besterik ez ditu hartu, baina ez du aurkariaren atea ikusteko erraztasun handirik. Lehen itzuliko partidan ikusi zen, partida hutsean bukatu zen, Realak gauza asko egin beharko ditu gaur Masip, Salisu edo Kiko Olivas jokalarien harresia eraisteko.

Sei garaipen jarraian etxean. Aixe esaten da. Harmaila-jokalarien arteko bateratasuna begi bistakoa da, eta harro sentiarazten gaitu guztioi. Seinale guztiak dira onak, baina asko geratzen da denboraldi amaierako notak banatzeko. Hazten eta aurrera egiten jarraitu behar da, irabazten jarraitzeko. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!