REAL SOCIEDAD-SALZBURG FC (21:00)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Salzburg FC-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (21:00):

Keler Espazioa

Gastrogune aretoak 20etatik aurrera irekiko du, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune aretoa egongo da martxan.

eSports lehiaketa

eSports zaleek izena eman dezakete Reale Arenako LG Gaming Roomen izango den txapelketan, 18etatik aurrera. Gainera, ekitaldia amaitu ondoren, 19:30ean, parte-hartzaileek, fan meeting bati esker, eSportseko gure jokalaria den Zidane 10 (@z10kilian) ezagutzeko aukera izango dute. @Hodeiiii11 eta @MaximoCuevas, Realeko eSports-eko kolaboratzaileak, han izango dira. Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea esteka honen bidez egin daiteke.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 20etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Autobusak probintziatik

Probintziako hainbat tokitatik gure bazkideak eta zaleak ekartzen dituzten autobusak Illumben aparkatu beharko dute.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 20etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria bihar itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!