REAL SOCIEDAD-AFC AJAX (OSTEGUNA, 21:00)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan ostegunean Real Sociedad eta AFC Ajax taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (21:00):

Keler Espazioa (itxita)

Segurtasun arrazoiengatik, Keler Espazioa itxita egongo da ostegun honetan. Igandean ere martxan izango da 19:00etatik aurrera.

Aldez aurretik etorri (segurtasun-neurriak)

Arratsaldean eta astegunetan jokatzean eta segurtasun-neurriak handitzean, estadiora aurretik joatea gomendatzen dizugu, ereserkiekin zelaira irteteaz gozatzeko. 

Udalaren eta segurtasun dispositiboaren arduradunek dei egin dute garraio publikoa erabiltzera eta ibilgailu pribatua ez erabiltzera estadio ingurura hurbiltzeko, izan ere, une batzuetan hainbat trafiko mozketa egin daitezke, besteak beste, estadiora taldeetako autobusen edo kanpoko zaleen iritsiera direla-eta.

Aldizkako trafiko mozketak 18:00etatik aurrera 18:00etatik aurrera trafikoa eten ahal izango da:

- Urumea pasealekuan

- Madrid hiribidean (Pio XIItik aurrera)

- Errondo pasealekuan (Portutxo plazatik aurrera)

- Zorroaga pasealekuan (Toribio Alzaga eta Aita Donostiaren artean)

Informazio osoa (sakatu HEMEN)

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago Euskotren (egin klik HEMEN)

Informazio gehiago Donostiabus (klik HEMEN)

Partida osteko hiri-autobusak

Partida amaitzean, obrak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz itxita egongo dela jakinarazi digute. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 19etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 18etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 20etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, itxita egongo da ostegun honetan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!