Ostegunean Old Trafforden jokatuko dugu Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako partida (20 ordu Ingalaterran). Manchesterrek 1.500 realzale hartuko ditu, taldea konpromiso garrantzitsu honetan babestu nahi dutenak. Manchesterrera joanez gero, hona hemen zenbait gomendio:
Derrigorrezko pasaportea
Gogoratu behar da 2021eko urritik nahitaezkoa dela pasaportea indarrean aurkeztea Erresuma Batuan sartu aurretik. Ez da nahikoa izango NANarekin.
Kontaktua
Manchesterrera bidaiatzen duten Realeko zaleei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, klubak jarraitzaileei bidaietan, estadiora sartzean eta beste edozein beharrizanetan lagunduko dieten langileak lekualdatuko ditu. Hona hemen harremanetarako telefonoa: 688761543.
Meeting point
Aholkatzen duten topaguneak bizi izan du jada zale txuri urdinek sortzen duten giro ona. Aurten ere, Shambles Square enblematikoan elkartuko gara, Victoria Metrolink Stationetik gertu, Old Trafforderako tranbia hartzen den lekuan.Ostegunetik aurrera, 15:00etan (bertako ordua), motorrak berotu eta elkartuko gara leku enblematiko horretan, estadiora joan aurretik. Gogorarazten dizuegu debekatuta dagoela kalean edari alkoholdunak kontsumitzea.
Estadiora joatea
Old Traffordera joateko modurik onena tranbia da. Zelaira aldez aurretik joatea gomendatzen dizugu eta tranbia-txartela aurretik eros dezazun eskatzen dizugu, erosterakoan pilaketak saihesteko. Shambles Squaretik 17:15ean (bertako ordua) irtetea gomendatzen dugu.
Ibilbide gomendatuak tranbiaz Old Traffordera iristeko Exchange Square geltokitik, Shambles Square ondoan:
- Green line: Old Trafford geltokira bidean (zuzenean, 12 minutu oinez estadioko ateraino). Klikatu HEMEN mapan ikusteko.
- Exchange Square estazioan pilaketak aurkituz gero, Pink Line har dezakezu, Cornbrookeko estaziora doana, eta transbordoa egin, Pink Line-tik Red line-ra aldatu eta Wharfside helmuga duena). Klikatu HEMEN mapan ikusteko.
- Klikatu HEMEN tranbiaren planoa deskargatzeko.
- Klikatu HEMEN informazio gehiagorako.
Manchesterreko aireportutik zuzenean bidaiatzen baduzu, tranbia bat har dezakezu Victoria aldera eta Cornbrooken transbordoa egin. Handik, Trafford Centrerako tranbia hartu eta Wharfsiden jaitsi beharko duzu, estadiotik bost minutura.
Estadiorako sarbidea
Bisitarientzako harmaila E30 atean dago, hego-ekialdeko kornerrean. Partida hasi baino 2 ordu lehenago irekitzen dituzte ateak.Estadiora sartzeko, sarrera begiz egiaztatuko da, miaketak egingo dira eta sarrera inguruan irakurriko da. Estadiora 18:00etan iristea gomendatzen dizugu.
Segurtasun arrazoiak direla eta, estadioaren inguruko pub eta tabernek ez dituzte bisitarien zaleak onartzen. Estadioaren barruan jatetxe-zerbitzua egongo da (janaria eta edariak, garagardoa alkoholarekin eta alkoholik gabe barne) eta kreditu-txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango da.
Debekatutako objetuak
Segurtasun arrazoiengatik, zaleak ezingo dira estadiora sartu tamaina handiko objektuekin, banderekin, aterkiekin, motxila handiekin (gehienez 20 cm x 15 cm x 5 cm, A5 baten tamaina gainditu gabe), objektu sukoiekin (alkohola, bengalak...) edo ikusleengan eragina izan dezakeen edozein elementurekin.
Klikatu HEMEN informazio gehiagorako
Irteera estadiotik
UEFA araudiak eskatzen du bisitariek estadioaren barruan itxaron behar dutela partida amaitu ondoren. Estadioaren irteera, laster bezala, partida amaitu eta 30-40 minutura aktibatuko da, bertako zaleen oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa arindu denean.
Ohiko tranbia zerbitzua 23:59 arte Old trafford – 23:49h Wharfside.
Estadiotik zure helmugarako itzulera aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dizugu, gaueko garraio publikoa murriztu eta itxi egiten baita topaketaren ondoren.