Realak intentsitatea igotzen jarraitzen du eta arratsaldean Vilarrealen aurka neurtu ditu indarrak Europako usaina izan duen lehian. Txuri-urdinek bi eta huts galdu dute talde horiaren aurka Castellon darren kirol hirian jokatutako partidan.
Partida ona izan da aurredenboraldiaren martxarekin jarraitzeko. Bizia, erritmo azkarrarekin eta aurkari garrantzitsu baten aurka. Etxekoek aurrea hartu dute norgehiagokako lehen jokaldian eta txuri-urdinek partidaren pisua eraman dute, huts egindako penaltia barne. Etxekoek alde izan duten penaltia sartu dute eta bi eta hutsekoarekin joan dira atsedenaldira.
Imanolek minutuak eman dizkie joandako jokalari guztiei, horietako asko Sansekoak, hanketan minutuak pilatzen jarraitzeko eta hamar egun barru Pucelan jokatuko den liga hasierari begira beharrezkoak diren sentsazioak hartzen jarraitzeko. Bigarren zatian ez da markagailua mugitu. Hurrengo hitzordua bikoitza izango da. Larunbatean, Deportivo Alavesen (11:30) eta CA Osasunaren (20:30) aurka neurtuko ditugu indarrak.
Fitxa teknikoa:
Villarreal CF: Asenjo, Peña (Leal, min.82), Albiol (Parejo, min.64), Sofian, Costa (Mario, min.52), Iborra (kap), Coquelin (Raba, min.64), Moi Gómez (Ontiveros, min.49), Kubo (Mario González, min.82), Chukwueze (Niño min.64) eta Alcácer (Copete, min.64).
Real Sociedad: Moyá, Zaldua (kap)(Gorosabel, min.46), Aritz (Arambarri, min.46), Le Normand (Sagnan, min.46), Monreal (Blasco, min.36)(Aihen, min.46), Zubeldia (González de Zárate, min.60), Guridi (Alkain, min.46), López (Djouhara, min.46), Portu (Olasagasti, min.46), Barrenetxea (Robert Navarro, min.46) eta Willian José (Bautista, min.46).
Golak: 1-0: Coquelín, min.2. 2-0: Alcácer (pen.), min.30.
Epailea: Caparrós Hernández. Txartel horia Aritzentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin