SD EIBAR-REAL SOCIEDAD

Ipuruarako sarreren irabazleak

Dagoeneko egin da abuztuaren 31ean Ipuruan (22:00) SD Eibarren aurka Realak jokatu beharreko partidarako gure bazkideentzat sarreren zozketa.

Eibarreko klubak bidalitako sarreretatik 124 sarrera gure bazkideentzat jarri dira eskuragai gure webgunearen bitartez.

Baldintza guztiak betetzen zituzten eskaeren artean zozketa egin da eta irabazle suertatu diren bazkideak honako ID-a dutenak dira (55 eskaera bikoitz eta bakarko 14 eskaera).

Sarrerak Anoetako 0 Atean, bulegoaren ondoan, jasoko dira abuztuaren 28an, 10:00etatik 19:00etara.

Ezinbestekoa da joango diren bi bazkideen ID, izena, abizena, NAN eta teléfono zenbakia jartzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!