Irabazi aurrera jarraitzeko

Realak UEFA Europa Leagueko hirugarren jardunaldia jokatzen du gaur arratsaldean Skopjen FK Vardarren aurka (19:00). Eusebio Sacristanen gizonek jarraipena eman nahi izango diote larunbatean Mendizorrotzan lortutako sentsazio onei talde mazedoniarraren aurka. Arena Filip II-ko neurketak multzo faseko lehen itzulia amaitutzat emango du eta garaipena lortu ezkero final hamaseigarrenerako sailkapena gertu izango du talde gipuzkoarrak. 


FK Vardarrek ez du punturik lortu fase honetan, baina Fernerbache turkiarra kaleratzea lortu zuen aurreko kanporaketan. Porrota jasan zuten Zenit eta Rosenborgen aurka eta finala bezala aurkezten da gaurko partida beraientzat. Juan Felipe da etxeko taldearen arrisku nagusienetako bat eta beren ligako liderra garaitzetik datoz gaurkora. Neurketa serioa egin behar izango dute txuri-urdinek txapelketan bizirik jarraitzea jokoan duen aurkari baten aurrean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!