Reala eta Arsenal FC akordio batera iritsi dira Martin Zubimendik talde ingelesean joka dezan.
Realean 236 neurketa ofizial jokatu ostean utziko du taldea Zubimendik. Martinek 2019an egin zuen debuta klub txuri-urdinarekin, Getafe CF-ren aurkako neurketa batean eta harrezkero, hasierako hamaikakoan ezinbesteko jokalaria izan da. 2013-2014 denboraldian, hamalau urte zituela iritsi zen gure harrobira eta, denborak aurrera egin ahala, guztiontzat eredu bilakatu da donostiarra. Konpromiso, exijentzia eta errendimendu handiz gidatu du talde txuri-urdina erdiko lerrotik. Martin, taldearen azken urteetako lorpenen protagonista nagusietako bat izan da. Bere presentziak segurtasuna eta konfiantza eman dizkio taldeari zelaian eta horien erakusle nagusiak izan dira azken urteetan lortutako emaitzak. Horien artean, 2020an lortutako Errege Kopa eta europar txapelketetarako jarraian lortutako bost sailkapenak kokatzen dira, besteak beste. Horietako lorpen nabarmenetako bat UEFA Europa Leaguerako sailkapena izanik. Baina Martin hori baina askoz gehiago izan da.
Martinek haur Gipuzkoar guztiek bete nahiko luketen ametsa bete du: bere bihotzeko taldean jokatu eta lehen taldeko izarra izatera iritsi da. Realean ibilbide izugarria egin eta zale donostiar guztien babesa jaso ostean utziko du taldea Zubimendik. Orain erronka berri bati ekingo dio eta zorterik onena opa diogu. Hau beti izango da zure etxea. Bihotzez egiten diren gauzak ez ditu inork ez ezerk aldatuko.
Eskerrik asko, Martin.