#Txuriurdinakmundutik

Irabazlea dugu

Norvegiatik kamiseta txuri-urdinarekin. Gaur #Txuriurdinakmundutik lehiaketa irabazi duen argazkia ezagutu dugu. @Fartony8 -ren argazkia, kamiseta txuri-urdina Norvegian azalduz, Realeko barne epaimahai batek aukeratu du. Udara osoan zehar zaleek argazki asko bidali dituzte edozein lekutik taldearekin kamiseta erakutsiz. Sare sozialetan #Txuriurdinakmundutik hashtag-a erabiliz eta [email protected] helbidera argazkiak bidaliz zaleek lehiaketan parte hartu dute. Saria, aurtengo denboraldiko kamiseta berria. @Fartony8 -k kamiseta berriarekin animatuko du taldea ilusiozko denboraldi honetan. Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartzeagatik!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!