FUTBOLAREN GARAPENAREN INGURUKO MAHAI-INGURUA

Iragana, oraina, etorkizuna

Larunbatean jokatuko den Reala eta Athletic Club taldeen arteko derbia aitzakiatzat hartuta, futbolak izan duen garapenaren mahai-inguru bat antolatu dugu Reale Arenan, ostiral honetan, martxoak 22, arratsaldeko 18:30ean.

Hiru erreferente gonbidatu ditugu, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egin dezaten: Larraitz Lucas, Ainhoa Tirapu eta Ane Etxezarreta.

Realak emakumezko entrenatzaileen saretze prozesuaren barnean antolatu duen ekitaldia da honako hau. Futbolaz hitz egitea, emakumeek emakumezkoen futbolaren ibilbideaz hausnartzea, aldaketak aztertzea, egin diren hobekuntzak aipatzea, erronkak zein diren esatea izango da helburua.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!