ATLETICO DE MADRID – REAL SOCIEDAD (21:00)

Iritsi da eguna

Iritsi da realzale guztiok txapelketara itzuli ginenetik zain geneukan eguna. Realak gaur du bere esku Europarako pasaporterako zigilua. Denboraldia luzea eta gogorra izan da, pandemiaren geldialdia taldearen unerik onenean iritsi zen eta ez da erraza izan. Hori guztia atzean geratu da, 90 minutu, non guk gure etorkizuna erabakitzen dugun.

'Cholo'ren taldeak ere asko du jokoan. Hirugarren postuan bukatzea da euren helburua, zuri-gorriek Sevilla FC taldearen aurka duten aurrez aurreko borrokan. Bere denboraldia ez da gaur amaituko, iazko txapelduna kanporatu ostean UEFA Champions League-aren bila lehiatuko baitira. Jokatzen duenak jokatzen duela, Atleticoko DNA beti agertzen da Wanda Metropolitanoan. Baloi bakoitzagatik duen borroka eta sakrifizioa ziurrak dira gaur gauean.

Urtebete baino gehiago igaro da Reala 19-20 hasi zenetik Jose Luis Orbegozon. Denboraldi gehiena Europako postuetan igaro izanak eta Errege Kopako finalerako txartela besapean izateak amaiera ona merezi dute. Realzale gazteek erakutsitako anbizioa, bere taldeaz gozatu duten zaleen harrotasuna. Reale Arenako kantua gauzatzeko eguna da gaur: “Otra vez en Europa van a ver a la Real”. AURRERA MUTILAK!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!