REAL SOCIEDAD 0-1 VALENCIA CF

Itxaron egin beharko da

Vídeo

Lehenengo garaipena Anoetan oraindik ez da iritsi. Neurketa parekatu batean, Realak Valencia CF-ren aurka galdu du Gameiroren gol batekin lehenengo zatian. Txuri-urdinak saiatzen aritu dira baina ez dituzte beraien aukerak aprobetxatu, ezta eduki duten aldeko penaltia ere

Partida zaila izango zela segurua zen. Kanpokoak garaipenik lortu gabe denboraldi honetan eta etxekoak estadio berrian lehenengo garaipena eskuratzeko gogoz. Reala kondo hasi du neurketa, baloiaren jabetza izanik, baina arrisku handirik sortu gabe. Valentziarrak kontraerasoekin saiatzen aritu dira eta beraien lehenengo aukera arriskutsuan Gameirok gola sartu du neurketak ordu erdia zeramanean. Eraginkorrak izan dira. Txuri-urdinek aukera argi bat izan dute berdintzeko. Aritzen burukada bikaina, baina Netok baloia urruntzea lortu du. Desabantaila atsedenaldian eta emaitzari buelta eman behar zitzaion.

Bigarren zatian taldeak pauso bat aurrera eman behar zuen. Horrela, Willian Jose eta Pardoren arteko jokaldi batean penaltia iritsi da. Aldiz, aurrelariak ez du asmatu eta Netok penaltia gelditu du. Aukera arriskutsuena izan da Oyarzabal eta Sandroren jaurtiketekin batekin batera. Taldeak zailtasunak izan ditu aukerak sortu ahal izateko. Kanpokoak eroso sentitu dira emaitzarekin eta bigarrena abiaduraren bidez bilatu dute. Realak ezin izan ditu aukerak sortu azken minututan.

Porrotak zaleek merezi duten poztasuna saihesten du. Ostiralean aukera berri bat dugu. San Mameseko derbia zain.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua (Sandro, min.46), Aritz, Raul Navas, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, Merino (R. Pardo, min.16), Zurutuza, Oyarzabal (Bautista, min.76) eta Willian J.

Valencia CF: Neto, Ruben Vezo, Gabriel Paulista, Diakhaby, Lato, Kondogbia (Coquelin, min.76), Parejo (kap), Carlos Soler, Cheryshev (Gonçalo Guedes, min. 60), Gameiro eta Batshuayi (Rodrigo, min.68).

Gola:  0-1: Gameiro, min.36.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Aritz eta Sandrori eta kanpoko Lato, Cheryshev, Carlos Soler, Neto eta Ruben Vezori.

Asistentzia: 23.577 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!