MVP (BM Supermerkatua)

Itxaronaldiak merezi izan zuen

Arantzazu Saralegi, Berastegiko bazkidea, eta Iban Fernandez, Donostiako bazkidea, izan ziren, hurrenez hurren, urtarrileko eta otsaileko MVP lehiaketako irabazleak. Koronabirusak sortutako egoera dela eta, gaur arratsaldera arte ezin izan zaie saria eman.
Arantzazu eta Iban Reale Arenan elkartu dira, eta Txurdin izan da BM Supermerkatuetan erosteko 100 euroko erosketa-txartela eman diena, baita bere jokalari gustukoenen kamisetak ere. Arantzazuk Isak-en kamiseta jaso du eta Ibanek, aldiz, Januzaj-ena.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa desegiteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!