Gaurkoa ez da ohiko entrenamendu egun bat izan. Badira golik edo partidarik gabe ere gogoan iltzatuta geratzen diren uneak, eta gaurkoa horietako bat izan da.
Hilabete luzez isilean egindako lanaren, pazientziaren eta ahalegin etengabearen ondoren, Maren Lezetak lehen taldearekin egin du berriro entrenamendua. Belauneko lesio larriak ia urtebetez zelaitik aldendu ondoren, gipuzkoarrak taldekideekin batera osatu du berriz ere lan-saioa, errekuperazio eta berradaptazio prozesu luze bati amaiera emanez.
Bide luzea izan da. Gimnasioko saio amaigabeak, bakarkako entrenamenduak, egunero egindako urrats txikiak eta lorpen handi bihurtu diren aurrerapenak. Une zailenetan ere ez du irribarrea galdu, ezta berriro taldearekin zelaira itzultzeko gogoa ere.
Bere itzulera albiste bikaina da Arturo Ruizen jokalarientzat, baina, batez ere, inoiz amore eman ez duen futbolari batentzat. Egunez egun egindako lanak, pazientziak eta irmotasunak ekarri dute gaurko unea.
Ongi etorri berriro, Maren. Poz handia da berriz ere Zubietan zure irribarrea ikustea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin