ENTRENAMENDUA

Baloia berriro martxan

Vídeo

Arturo Ruizen jokalariek gaur egin dute 2026-27 denboraldiko belar gaineko lehen entrenamendua Zubietan. Lehen bi egunak ohiko azterketa fisiko eta medikoak egiten eman ondoren, taldea zelaira itzuli da denboraldi berriari benetako hasiera emateko.

Aurredenboraldiari ekin diote gaur txuri-urdinek. Lan-saio honetatik aurrera, lantalde teknikoak datorren denboraldiari begira oinarriak jartzen hasiko da, erronka handiz betetako urte baterako.

Liga F, Erreginaren Kopa, Superkopa eta UEFA Emakumeen Txapeldunen Liga izango dituzte aurretik gipuzkoarrek. Lau lehiaketa, ilusioz eta anbizioz beteriko denboraldi bati aurre egiteko.

Lehen entrenamenduak itzuleraren berezko gogoa eta ilusioa izan ditu protagonista. Jokalariek berriro zapaldu dute belarra, sentsazioak berreskuratzen hasi eta denboraldi berriari forma emateko lehen urratsak eginez.

Lana martxan da dagoeneko. Orain, aurredenboraldiko asteei ahalik eta etekinik handiena ateratzea izango da helburua, lehiaketa ofizialak ahalik eta sasoirik onenean hasteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!