AVA SEELENFREUND

Ameriketatik iritsitako gola

Vídeo

Realak eta Ava Seelenfreund jokalariaren fitxaketa adostu dute. Aurrelari estatubatuarrak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte sinatu du klub txuri-urdinarekin.

Ava Seelenfreund Truckeen (Kalifornia, AEB) jaioa da eta 25 urte ditu. Brown Universityn hezi ondoren, futbol europarrerako jauzia eman zuen SCU Torreense talde portugaldarrean. Aurrelaria da, indarragatik, mugikortasunagatik eta aurkariaren arean arriskua sortzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen dena. Ezaugarri horiei esker, talde portugaldarreko jokalari garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Jokalari txuri-urdin berriak erronka berri bati ekingo dio orain Zubietan. Portugalen egindako denboraldi onaren ostean iritsiko da, bere hazkundea berretsi eta erasoko lanean duen eragina erakutsi ondoren. Bere etorrerak aukera gehiago emango dizkio taldeari erasoko jokoan, eta etorkizun handiko jokalari gazteekin egiten ari den apustuari jarraipena emango dio.

Jokalariak, Poliklinika Gipuzkoan osasun-azterketa gainditu eta Anoetako bulegoetan Joseba Ibarburu kontseilariarekin batera kontratua sinatu ondoren, adierazi du "amets bat dela hemen egotea.".

Ongi etorri, Ava!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!