Realak gaur gauean emango dio hasiera 23-24 denboraldiko partiden lehen rallyari Santiago Bernabeu berrituan. Nazioarteko geldialdiaren ondoren pilak kargatuta, txuri-urdinek ilusio eta exijentzia handienarekin ekingo diete txapeldun handien aura duten aurkarien aurkako lehen erronkei. Lau egun horietan gure izena eta gure ezkutua Real Madrid eta Inter Milanen pare jarriko dira.
Granada CFren aurka Reale Arenan jokatutako azken neurketako erasoko sentsazio onekin jarraitzea izango da lehen helburua gaur gauean. Talde zuriak ez du aurkezpenik behar eta jokoaren alderdi guztietan arreta jarri beharko da garaipen berri bat lortzeko. Txuri-urdinek ondo dakite, aurreko denboraldian Ancelottiren taldearen aurka jokatutako bi partidetan puntuak lortu zituzten eta.
Kluba izarretara daraman bidetik doa lan onaren ondorioz. Ilusioz beteriko asteak datoz, izen handiko aurkariak datoz, sufrimendu eta esfortzu uneak datoz. Reala prest dago. Eman dezagun gaur lehen urratsa. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin