Euskal kirol eta kultura jardunaldi berezi batean, Hamari Traoré, Luka Sučić eta Orri Óskarsson jokalariak Carmelo Balda frontoian izan dira zesta-punta klase batean parte hartzeko. Jokin Arbe, Erik Mendizbaal eta Víctor Hernández, Jai Alaive enpresako puntisten begiradapean, txuri-urdinek saskia hartu eta kantxan zortea probatzera animatu ziren.
Gure jokalarien integrazioa elkarrekin bizi diren gizartean erabatekoa da, eta horren erakusgarri da gure kirol enblematikoenetako bat, mundu mailan aintzatespen handiena duena, zuzenean ezagutzeko interesa. Modalitate honek eskatzen duen intentsitatea eta trebetasuna lehen pertsonan bizi ahal izateak, barreak, esfortzua eta eliteko jokalariekin konplizitate uneekin batera, saskiak hiru zale berri izatea eragin zuen.
KUTXABANK Donostia Grand Slam 2025 txapelketa hilaren 3an hasiko da eta kirol honetako aktore nagusiak bilduko ditu maiatzeko larunbat guztietan, 18:00etatik aurrera, Baldan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin