REAL SOCIEDAD – SD EIBAR (16:00)

Jaiki eta segi aurrera

Ilusio handiarekin aurre egingo dio Realak Reale Arenan jokatuko duen partida berri honi. Zelai berria estreinatzen dugun arratsaldean, txuri-urdinak azken bi jardunaldietan garaipena ezagutu ez duen SD Eibarren aurka lehiatuko dira. Jaiki eta Europako postuetan 10 aste jarraian egotea eraman gaituen dinamika on berri bat hasi nahi dute jokalariek. Hori lortzeko gauza on asko egin beharko dira LaLiga Santanderreko talde porrokatutako baten aurka.

Aurreko denboraldian Ipuruan maila paregabea eman zuten hiru jokalari nagusiek kluba utzi zuten udaran. Joan Jordan, Marc Cucurella eta Ruben Peñaren errendimendua berdintzea zaila da eta Mendilibarrek horren bila jarraitzen du lanean. Anaitz Arbillaren baja defentsan erronka berri bat izango da ligan gol gehien jaso dituen laugarren taldearentzat. Hala ere, arerioaren arean ezartzen duten bonbardaketa dela eta arreta handia ipini beharko da Charles, Kike Garcia edo Sergi Enrich aurrelarietan. Beren arma nagusienean enfasia jartzeak partida aurpegiz jarriko luke.

Gaurkoan sentsazio onak berreskuratzea da helburua beti motibazio handiarekin lehiatzen duen arerio baten aurka. Sendo atzean eta arerioaren arean asmatzea, hori izango da errezeta onena Reale Arenan hiru puntu berri sumatzeko. Denboraldia luzea da, baina partida hauek dira maiatzean goiko postuetan egotea eramango gaituztenak. Jaiki eta segi aurrera. AURRERA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!