INSTAGRAM KONTU BERRIA, JARRAITZAILEENTZAT PENTSATUA

Jaio da ‘@reala.zuzenean’

Realak komunikazio-kanal berri bat jarri du martxan familia txuri-urdin osoarentzat. Gaurtik aurrera, gure Instagram kontu berriarekin konektatu zaitezke, zaleengan oinarritutako espazio batekin. Bertan, informatu ahal izango zara eta gure zaletasunarekin eta klubaren inguruan dagoen guztiarekin lotutako edukiekin entretenitu, futbolaz harago: musika, dibertsioa, gastronomia, zuzeneko ikuskizunak… Horrez gain, ekintza eta zozketa esklusiboetan parte hartu ahal izango duzu.

Lehen egunetan zehar, jarraitzaile guztien artean zozketa bereziak egingo dira, sari eta esperientzia paregabeekin. Sinatutako elastikoetatik hasi eta partida eguneko esperientzia esklusiboetaraino, aukera asko egongo dira familia txuri-urdinarekin inoiz baino hurbilago sentitzeko. Jarraitu @reala.zuzenean eta ez galdu ezer!









Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!