Alexander Sorlothek aurkezpen ofiziala zan du gaur arratsaldean komunikabideen aurrean. Aurrelari norvegiarra, Jokin Aperribay presidentearekin batera, bere kolore berriekin agertu da zelaian eta hedabideekin izan da Reale Arenako prentsa aretoan.
Aperribay harengana zuzendu da, eta adierazi du "anbizio, gaztetasun eta irabazteko gogo handiko talde batera iritsi zarela, zelaira itzultzeko gogoa duen zale bati onena emateko irrikan dagoena. Ziur zurekin emaitzak errazago iritsiko direla. Gure artean oso zoriontsu izatea opa dizugu".
Sorlothek 23 zenbakia eramango du kamisetan eta "hona etortzeko gogo handia" zuela aitortu du, "presidenteak aipatzen duen anbizio, gaztetasun, erasoko futbolaren estilo eta defentsa ona duen taldearekin bat egirera. Horretan lagundu eta arrakasta lortu nahi dut. Izugarri gustatzen zait hiria, zoragarria iruditzen zait. Bai nire familia eta bai ni oso pozik egongo gara hemen".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin