“Urte politak datoz”

Vídeo

Roberto Olabek, Jokin Aperribay presidentearekin batera, agerraldia egin du Reale Arenan, atzo kontratua 2025-26 denboraldia amaitu arte luzatu ostean.

Presidentea izan da hitza hartzen lehena, eta eskerrak eman dizkio Olaberi, “beste gauza batzuk ez entzuteagatik eta Reala eraikitzen jarraitzeko proiektu honetan geratzea aukeratzeagatik. Kluba gero eta sendoagoa eta indartsuagoa da, eta hori hein handi batean zure lanari esker da”, adierazi dio gasteiztarrari.

Olabek irmo hitz egin du. “Inork hemen eskertu behar badu, ni naiz, Realak eman didan aukeragatik. Txikitatik nintzen jarraitzaile, Arconadak garai hartan suposatzen zuen guztiagatik, eta Reala izan da ni Realzale gero eta sutsuagoa izatea eragin duena. Klubak denboran zehar eman dizkidan aukerak eskertzen ditut”, adierazi du Futbol Zuzendariak.

Anbizioak hazten jarraitzen du, eta hori da guztien ilusioa pizten duena. Imanolekin esan genuen proiektuak garapen handia zuela oraindik, eta oso ilusionatuta nago proiektu honen parte izateagatik, hazten laguntzeagatik, zer garen ahaztu gabe anbizio handia izaten jarraitzeagatik. Realean daukagun asmoa oso polita da. Zorte handia dut Jokinekin, Kontseiluarekin, Imanolekin eta egunerokoan dena sinpleago bihurtzen duen jendearekin lan egiteagatik”, adierazi du Olabek.

Etorkizunerako ikuspegia izan da Olabek nabarmendu duen beste alderdietako bat. “Egiten ari garena sendotzen amaitu behar dugu. Urte politak datoz. Prozesu egonkor eta heldu honetan, gure entrenatzailea, taldea, egitura, nola jokatzen dugun eta zer nahi dugun ikusteko modua hazten ari dela ikusita, egiteko modu hori sendotu behar dugu, eta anbizio handiko erronkak bilatzen jarraitu”, amaitu du.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!