AURKEZPENA (13:15)

"Klub handia da, pozik nago"

VĂ­deo

Hamari Traoré komunikabideen aurrean agertu da gaur eguerdian. Lehen agerraldia Jokin Aperribay presidente txuri-urdinarekin egin du.
Realeko agintari nagusiak honako mezu hau helarazi dio futbolariari: "Ekarpen handia egingo diguzu eta etorkizunean Klub hau hobea izatea eragingo duzu. Ez galdu inoiz duzun poza, adierazten duzun indarra eta transmititzen duzun jarrera eta kemena. Mila esker Realera etortzeagatik. Ziur nago ekarpen handia egingo diozula klub honi datozen urteetan".
Futbolaria pozik agertu da. "Lehen topaketan izan nuen feeling-a oso ona izan zen eta mundu guztiak hemen nahi ninduela ikusi nuen. Oso familia-zalea naiz, klub hau horrelakoa da eta horregatik aukeratu nuen Reala. Dudan guztia emango dut. Oso pozik nago klub handi honetako kidea naizelako eta etorkizunarekin ilusio handia dut", adierazi du Traorek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!