Javi Galan ofizialki aurkeztu dute gaur arratsaldean komunikabideen aurrean. Jokin Aperribay presidente txuri-urdinarekin batera, Extremadurako jokalaria ilusioz gainezka agertu da Realaren elastikoa lehenbailehen janzteagatik.
Aperribayk, ezer baino lehen, bihar kirofanotik igaroko den Aihenentzat animozko hitz batzuk izan nahi izan ditu. "Lehenbailehen sendatzea opa nahi diogu, eta ziur gaude dena primeran aterako dela", esan du. Fitxaketa berriari onena opa dio eta eskerrak eman dizkio "etortzeko jarri duzun prestasunagatik eta gogoagatik, zu nolakoa zaren adierazten baitute".
Javi Galanek ez du inoiz irribarrea galdu. Hegaleko jokalariak adierazi duenez, "ilusio handia dut hemen egoteagatik. Denbora daramat etortzeko gogoz, eta orain, azkenean, eman ahal izan da. Konpromisoa, ilusioa eta energia ipiniko ditut ".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin