Erik Bretos, klub txuri-urdineko futbol zuzendaria, komunikabideen aurrean agertu da neguko merkatuko fitxaketen leihoa amaitutakoan.
Wesleyren etorrerari buruz, Bretosek honakoa esan du: "Brasilgo futbolaren promesarik handienetako bat zen, gaztetatik ezagutzen dugu. Futbolari gaztea da, potentziala du eta klubarentzat oso interesgarria izan daitekeela uste dugu".
Pellegrino Matarazzori dagokionez, "entrenatzaile aldaketa une zaila izan zen, baina argi genuen hartu beharreko erabakia zela. Pozik gaude berarekin, ederki ulertu du zer den Reala. Barrura eta kanpora konektatu du, inpaktua izan du eta ikusi besterik ez dago nola lehiatzen den taldea".
Itxaropentsu agertu da taldeak dituen erronkekin. "Ilusio handia dut datorrenarekin, eta taldea ere ilusioz gainezka dago. Taldeak irabaz dezakeela sentitzen du, egunerokoan gozatzen ari da eta horrek ilusionatzera eraman behar gaitu, mugarik jarri gabe eta bihartik hasita, guretzat funtsezko partida baita”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin