Realak ostegunean Reale Arenan RCD Espanyolen aurka erakutsitako sentsazio onei jarraipena eman nahi die gaur arratsaldean. Txuri-urdinek, azken txanpan garaipena lortuta, ilusio berrituekin ekingo diote Levanteri La Nucian. Sailkapen-egoera zorrotza da, eta olatuari eusteak gure helburura erritmo onean hurbiltzeko aukera emango liguke.
Granotak La Nuciako Camilo Cano Estadio Olinpikora joan behar izan dira, Ciutat de Valencian egiten ari diren lanen ondorioz. Paco Lopezek zuzentzen dituenak talde fidagarrienetako bat izan da futbolaren itzuleran. Porrot bakarrarekin, Atletico Madrilen aurka, eta LaLiga Santanderren jarraitzeko etxekolanak eginda, presiorik gabe iritsiko dira gaurko norgehiagokara. Realak badaki zer duen jokoan eta horren bila joan nahi du. Une onari jarraipena eman behar zaio. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin