Imanol Alguacilek aurkezpena izan du gaur arratsaldean Realeko lehen taldeko entrenatzaile bezala. Jokin Aperribay presdentea eta Roberto Olabe Futbol Zuzendariaren babesarekin, entrenatzaile oriotarra “baikor eta ilusioz” azaldu da “erronka zail eta polit honi aurre egiteko”. Alguacil, eserleku txuri-urdinean izango duen bigarren egonaldi honetan, denboraldi eta erdirako sinatu du kontratua eta, 2020tik aurrera, urtez urte luzatzeko aukerarekin.
Aperribayk eskertu egin die Asier Garitano eta Miguel Perezi hilabete hauetan eginiko lana eta Imanoli animo hitzak eskeini dizkio. “Berak primeran ezagutzen du Reala, indar handiko gizona da, Klubaren ideiekin bat dator eta anbizio handia izateaz gain, oso persona zentzuduna da. Imanol, onena opa dizugu, badakizu nora iritsi nahi dugun eta gai zara lortzeko”.
Olabek etorkizunera begiratu nahi izan du: “Etorkizunera begiratu behar dugu eta Imanolekin pauso bat aurrera emango dugu. Ilusio handia dugu. Erabakia gogorra izan da, baina hartu behar genuen erabakia da. Asierren entrega eskertu nahi dut. Hartu dugun erabakia etorkizunari begira da. Imanolengan sinisten dugu. Nortasun handiko pertsona da. Zubieta nahi dugun tokian jarriko duen pertsona da”.
Imanolek ilusioa eta anbizioa erakutsi du: “Pixkanaka joan behar gara, baina badakit nola iritsi naizen lehen taldera: nire izaera eta lan egiteko era berdina izan da beti. Jokalariek eman dutena ere. Bai Sansen eta baita ere lehen taldean. Erronka handia da. Zaleak harro sentitzea nahi dut taldeari nortasun handia emanez. Denon artean lortuko dugu”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin