Aste honetan RCD Mallorcaren aurka LaLiga Santanderren eta Sturm Grazen aurka Europa Leaguen lortutako bi garaipenen bultzada moralarekin, txuri-urdinak Wanda Metropolitanora iristen dira sentsazio onei jarraipena emateko asmoz. Exijentzia maila partida bakoitzero handitzen da eta txapelketako egungo txapeldunaren feudoa bisitatzeak beste esfortzu berri bat ematea eskatzen du.
Koltxoneroak gosez iritsiko dira UEFA Champions Leagueko hirugarren jardunaldian Liverpool FC taldearen aurka jasotako porrotaren ondoren, atseden gehiagorekin datoz gainera hanketan, joan den asteburuan ez baitute liga partidarik jokatu. Taldea jakitun da eszenatokiaren arriskuaz eta inork ez du zalantzan jartzen bere erantzuna beharrezkoa izango dela sailkapen-taularen buruan jarri den inertziari argudioak ematen jarraitzeko.
Garaiera honetako dueluetan xehetasunek asko markatzen dute. Edozein ekintzak, edozein erabakik balantza alde batera edo bestera bultzatzen du. Realak joko menderatzailea du, orain arte aurkariak txiki bihurtu dituena. Atletico de Madriden aurka zerbait gehiago behar da haiek mendean hartzeko. Aurrez aurreko lehia dugu. Joka dezagun. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin