Bere etengabeko hobekuntzaren eta garai berrietara egokitzearen esparruan, Reale Arenak eSports eta bideojokoen mundura bideratutako espazioa edukitzea ezinbestoa da. LG Electronicsekin dugun aliantzari esker, desio hau egia bihurtu da duela egun batzuk.
‘LG Gaming Room’ deitzen zaion gune berri honek 230 metro karratu ditu eta berritasun handieneko joko-teknologia du. Aukera bikaina gure zalerik gamerrenak bere etxean senti daitezen.
Errendimendu handiko monitoreak, abiadura handiko konexioa, gaming besaulkiak, azken belaunaldiko kontsolak, errealitate birtuala, lehiaketa gunea… LG Gaming Roomek aukera ugari eskainiko dizkizu zure lagunekin mugarik gabeko jardunaldi batez gozatzeko. Txapelketak, erronkak, era guztietako jokoak, prestakuntza-tailerrak… eta hau hasi berria da.
Bazkideentzako eta RS Fanentzako prezio berezia
LG Gaming Room 14 urtetik gorako gazteentzat da -14 urtetik beherakoek gaming gune txiki bat dute beren zonaldean-, eta bazkideak edo RS Fan badira, prezio berezia izango dute (bi kasuetan, 3 euro orduko; gainerakoetan, 5 euro).
Igandean berriz irekitzen da 12:00etan
Alavesen aurkako partida dela eta, datorren igandean LG Gaming Room ere martxan izango da eguerdiko hamabietatik aurrera.
Sakatu HEMEN aurkezpenaren bideoa ikusteko







