Kadeteen Euskal Ligako gure taldeak hasi du jada aurredenboraldia. Ilusioz beteta, txikiek atzo eman zioten kanpaina berriari hasiera Zubietan. Lanez betetako hainbat aste dituzte aurretik irailaren erdialdean lehiaketa hasi aurretik.
Gorka Vallek entrenatutako taldeak Euskadi mailan jokatuko du denboraldi honetan, ilusioz eta hobetzeko gogoz hartu duten erronka. Aurredenboraldia hasi duten Euskal Kadeteko jokalariak ondorengoak dira: Oihan Obregozo, Lander Olasagasti, Aimar Alvarez, Iñigo Gaztelumendi, Ugaitz Iturrioz, Beñat Arratibel, Eneko Astigarraga, Endika Astigarraga, Endika Jimenez, Lou Montaigne, Manex Gibelalde, Julen Zubelzu, Luken Beitia, Gari Arozena, Eder Garcia, Manex Landa, Mohamed Gourmat, Ricardo De Moraes, Juan Pontones, Gorka Del Puerto. Asier Francok, Eñaut Letek eta Hugo Martinek ez zuten parte hartu lehen saioan.
Taldearen staff teknikoa Gorka Vallek (entrenatzailea), Beñat Etxabek (bigarren entrenatzailea), Beñat Etxebestek (atezainen prestatzailea) eta Unai Guridik (prestatzaile fisikoa) osatzen dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin