Gaur goizean hasi dira Zubietan gure bi kadete taldeen entrenamenduak. Lan saioaren aurretik, Alex Uranga kontseilariaren ongietorria jaso dute Administrazio Kontseiluaren izenean. Ondoren, z4 eta z5 zelaietan aritu dira Euskal Ligako Kadete eta Ohorezko Kadete mailetako taldeak.
Euskal Ligako Kadeteak Auritz Oieneder eta Egoitz Etxarri izango ditu entrenatzaile bezala. Gaurko egunean jokalari hauek hartu dute parte entrenamenduan: Theo Folgado, Adrian Zango, Aritz Sudupe, Arkaitz Mariezkurrena, Marc Laboreria, Eneko Gaztañaga, Domenic Torres, Eneko Behobide, Dario Ramirez, Karim Labaien, Santi Martin, Martin Arruti, Hugo Madina, Manex Ibarrondo, Aimar Olarra, Jon Ezeizabarrena, Iker Gabilondo, Abdu Labaien, Jokin Zeziaga, Dani Diaz Gandara eta Xabier Yaniz.
Ohorezko Kadeteak Lander Garcia eta Jose Manuel Etxabe izango ditu entrenatzaile bezala. Lehen egun honetan jokalari hauek hartu dute parte: Alain Velarde, Urko Mugerza, Gorka Gorosabel, Asier Bernal, Pablo Arenzana, Miguel Alvarez, Joel Lautaro Robles, Jakes Sarabia, Aimar Errandonea, Oihan Froilan, Xabat Larrañaga, Lander Astiazaran, Joan Oleaga, Jon Martin, Anartz Segurola, Aritz Amenabar, Galder Guembe, Imanol Ruiz de Illa, Unai Ramos, Oihan Olasagasti eta Iker Ropero.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin