Guadalupe Urrizak Mikel Oyarzabalen, apirileko MVP-aren, kamiseta jaso du. Gure webgunean erregistratuko erabiltzaileek aurrelaria bozkatu zuten apirileko jokalari hoberena bezala eta bozkatu zuten erabiltzaileen artean zozketa bat egin zen irabazlea ezagutzeko. Irabazlea Zubietara etorri zen kamiseta jasotzeko eta oroitzapen ahztezina etxera eramateko.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekiko da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko. Bozkatu duten erabiltzaleak zozketan izango dira MVP-aren kamiseta irabazi ahal izateko.