Donostiako Aste Nagusiaren hasierako kanoikada tradizionala 22-23 denboraldiarekin batera dator. Imanol Alguacilen taldeak, lan karga nahikoa eginda eta sentsazioak hobetuz aurredenboraldia aurrera joan den heinean, Cadiz CFri bisita egingo dio ilusioz beteriko ikasturte honen estreinaldian.
Kadizeko taldeak salbazioa lortu zuen azken zorian eta lehen mailan eskarmentu handiko jokalariekin indartu da, hala nola Fede San Emeterio eta Joseba Zaldua gure harrobiko jokalaria Sergioren hamaikakoari sendotasuna emateko. Nuevo Mirandilla Espainiako futboleko feudorik beroenetako bat da, non zaleek bereak hegan eramaten dituzten puntu bakoitzeko borrokan. Zelai horretan aurkariak bere bertsiorik onena eman behar du garaipenarekin irten ahal izateko.
Denboraldi berri honetan Reala berdegunera irtengo da partida guztietan garaipena lortzeko. Taldekide guztien anbizioa handia da, eta Reale Arenako harmailak, kanpoko partida guztietan bezala, etengabe animatuko ditu bereak helburu horretan. Reala gara eta erakutsi egin behar da. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin