REAL SOCIEDAD 0-1 ATLETICO DE MADRID

Kanporatuak azken minutuan

Vídeo

Reala Erreginaren Kopatik kanpo geratu da Zubietan final-laurdenetan jokatutako kanporaketan huts eta bat galdu ondoren Atletico de Madriden aurka, azken minutuan sartutako gol baten ondorioz.

Lehen zatia lehiatua izan da, eta txuri-urdinak gehiago izan dira minutuek aurrera egin ahala. Madrildarrak oso gutxigatik kanpora joan diren Santosen eta bereziki Ajidaberen pare bat errematerekin hasi dira abisua bidaltzen. Baina donostiarrek berehala erantzun dute, Gemmaren erremate batekin, langaren gainetik joan dena. Jarraian, gola baliogabetu diote Kianari, buruz, jokoz kanpo zegoelako. Nahikari, buruz baita ere, gipuzkoarrak aurreratzetik gertu egon da. Eta, argiena, jaurtiketa batekin amaitu ez bada ere, kapitain txuri-urdinaren arrapalada azkarra izan da, atezainaren aurrean bakarrik geratu aurretik Van Dongenek baloia azken momentuan urrundu eta gero.

Txuri-gorriak hobeto aritu dira bigarren zatian. Santosek, area barrutik egindako erremate estuarekin, kanpokoentzat aukera bikaina izan du, baina Mariasunek gola saihestu du geldiketa ikusgarri batekin. Txuri-urdinek heroikoki eutsi diote madrildarren etorrera etengabeei eta, partida luzapenera zihoala zirudienean, txuri-gorrien jokaldi kolektibo baten bidez, Ludmilak erdiratu eta Ajidabek bigarren zutoinean errematzea lortu du partidako gol bakarra sartzeko azken minutuan.

Kolpe gogorra eta sari eskasa donostiarrentzat egin duten ahalegin ikaragarriaren ostean. Agur esaten diogu Kopako ametsari, baina ligan borrokan jarraitzen dugu zerbait handia egiteko. Ez dago besterik. Larunbat honetan Real Betisi bisita egingo diogu. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R. (Etxezarreta, min. 61), Maitane, Gemma (Itxaso, min. 88), Barbara (Amaiur, min. 61), Palacios (Franssi, min. 61), N. Eizagirre eta Nahikari.

Atletico de Madrid: Peyraud-Magnin, Aleixandri, Tounkara, Van Dongen, Strom, A. Sampedro, Meseguer, Santos, Ajidabe, Laurent (Deyna, min. 65) eta Ludmila.

Gola: 0-1: Ajidabe, min. 92

Epailea: Gil Soriano. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!