RS FUNDAZIOAREN EGUNA (EKAINAK 10)

"Kirola, bizipoza eta elkartasuna"

Vídeo

Dena prest dago Real Sociedad Fundazioaren egunerako, datorren ekainaren 10ean Zubietan ospatuko dena. Gaur eguerdian festa txuri-urdin handi honen aurkezpena izan da. Ekitaldian Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria; Elixabete Rubio, Bihotzez-eko zuzendaria, Leire Elizegi, Bizipoza-tik, Itziar Igartua, Gipuzkoa Solidarioko zuzendaria; eta Kirol Egokituko Federazioko ordezkariak ere izan dira.

Behin ere, Real Sociedad Fundazioaren egunean hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Goizeko bederatzietatik, ekintza ugari ospatuko dira Zubietan. Futbola nagusi izango da futbol eskoletako partidekin. Guztira 110 taldek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru, 60 eskola baino gehiagotik etorritakoak.

Zubieta zenbait zatitan banatuko da. Hauetan futbol eskoletako partidak jokatuko dira, jokoak, puzgarriak, margoketak,… izango dira. Azken edizioetan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da. 

Iazko edizioan bezala, instalazioetara egingo diren bisita gidatuak izango dira. Aurtengo berrikuntza bezala, infantil mailako neskek partidak jokatuko dituzte, LaLiga Genuineko gure taldeak ere partida bat izango du, eta, era berean, bertsoentzako astia ere izango da. Bertso tailerra egongo da Bertsozale Elkartearen eskutik.

Real Sociedad Fundazioak bultzatzen dituen baloreen artean, kirol ugari praktikatzea dago. Hori dela eta, Realeko atletismo sekzioa, belar hockeyeko sekzioa eta urpeko sailak ere bere lekua izango dute. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure kirolariekin. 

Bihotzez elkarteari laguntza 

Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Bihotzez-i lagunduko zaio (Kardiopatia duten Umeen Familien Elkartea). Gaur Zubietan Elixabete Rubiok Bihotzen Elkartea-ren eginkizuna azaldu du eta eskerrak eman dizkio Real Sociedad Fundazioari.

Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei 

Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle oziala izanik.

Espero den zale kopurua dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez iritsi beharko da. Donostiako Hipodromoan edo Merkabugatiren zonako aparkalekua erabili ahal izango da. z7 zelaiaren ondoan ere aparkagune bat ahalbidetuko da. 

* Goiko bideoa iazko edizioaren laburpena ikus daiteke.

*Beheko bideoan, gaur eguerdiko aurkezpen osoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!