Presidentearen aurkezpena

"Klub sendoagoa egin eta zaleetik gertuago egotea nahi dugu"

Vídeo

Jokin Aperribayk ireki du gaur Kursaalen ospatu den Akziodunen Batzar Nagusia. Agintari txuri-urdin Nagusia “konfidantza mezu batekin” hasi da taldea bizitzen ari den “bolada txarra” dela eta. Presidenteak etorkizuneari buruz hasi da hitz egiten eta Real sendo eta egonkor bat eraikitzeari buruz, eta lehen aldiz 85 milioiko aurrekontua nabarmendu du. “Egonkortasuna gure gestioaren gakoetako bat da, aurrera egiteko klubak behar duen zelaia da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko”.

Aperribayk azpimarratu egin du pertsonei zuzenduriko gestio modelo berria. “Honekin lortu nahi duguna jendeak antzeman dezala Reala beren beharretan arduratzen dela RReala Gipuzkoarekin eta zaleekin duen lotura handitzeko lanean gaude. Gipuzkoarrekin bat datorren baloreak dituen Reala nahi dugu. Horregatik ordezkatzen du Realak Gipuzkoa, bere baloreen isla delako”. 

Aperribayk klub txuri-urdinak dituen erronkak zehaztu ditu. Anoetaren birmoldaketa “fitxaketa onena da eta lehiakorrago izateko lagunduko digu, harmaila berriekin eta espazioa futbola modu desberdinez bizi nahi dutenentzat”. Digitalizazioa beste pilare bat izan da diskurtsoan. “Zaletik gertuago egotea ahalbidetzen digun tresna da, hobetu ezagutu, duten beharretara egokitzeko eta Gipuzkoako harrobiko futbolaren loturarako”. Zubietaren inguruan mintzatu egin da baita Aperribay, presidenteak metodologian inbertitzen jarraituko dela adierazi du, entrenamenduen hobekuntzarako digitalizazioaren eskutik eta z3 zelaiaren ordez eraikiko den zelai berri baten eraikuntza, parking berri baten eraikuntza eta instalazioen egingo diren hainbat hobekuntza aurreratu ditu. Aperribayk bere hitzaldia amaitu du Realak pertsonetara eramateko garatu behar dituen programak eta proiektuak zehaztu ditu.

Anoeta Berria

Jesus Ruiz kontseilariak Anoetaren birmoldaketan kostua zehaztu du (miniestadioa barne): 49,11 milioi euro. Realak 35 milioi euro ordainduko ditu. Ruizek, bestalde, ondorengoa azpimarratu du: “Birmoldaketaren plangintza betetzen ari da. Lanek erritmo ona daramate zehaztutako datak bete ahal izateko”. Estadioaren birmoldaketak amaitzeko duen data 2019ko urriaren 31a da. Ondorengo bideoan Anoetak gaur egun duen egora eta birmoldaketaren eboluzioa ikus daiteke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!