Berriro ere azken minutuan. Realaren garaipenak alde egin du partidaren azken jokaldian. SD Eibarren aurka berdindu du neurketa landu batean. Aukera gutxi egon dira. Hala ere, etxekoek hiru puntuak oso gertu izan dituzte. Arerioak ez du amore eman eta saria aurkitu du.
Bi taldeek haien artean askotan jokatzen duten partida izan da. Neurketa itxia izan da, bai etxekoek eta baita ere kanpokoek sendotasuna erakutsi dute. Ondo hasi da neurketa. Juanmik lehen gola sartu du Odriozolaren erdiraketa buruz errematatuz. Aldiz, armaginak aurrera joan dira eta berdinketa lortu dute Escalanteri esker.
Bigarren zatia hasi bezain laster Lejeunek txartel gorria ikusi du. Ondorioz txuri-urdinek jokoaren nagusitasuna izan dute. Mikel Oyarzabalek oso gertu izan du gola atezainaren aurka aurrez aurreko jokaldi batean, baina Yoelek urrundu du baloia. Neurketaren ordua betetzean Juanmik bigarren txartel gorria ikusi du. Oraindik ordu erdia gelditzen zen eta bi taldeek hamar jokalari zituzten.
Jokoak etenaldi asko izan ditu. Hala ere, ondorengo minutuetan atezainak penaltia egin dio Iñigori. Carlos Velak ez du barkatu eta bigarren gola lortu du. SD Eibarrek berdinketa bilatu du. Aldiz, arrisku gutxi eraman du Rulliren atera. Azken minutuan, ordea, Pedro Leonek berdinketa ezarri du markagailuan. Pena handia izan da.
Fitxa teknikoa
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza (Granero, min. 60), X. Prieto, Carlos V. (Canales, min.87), Oyarzabal, Juanmi.
SD Eibar: Yoel, Arbilla, N. E. Ramis, Lejeune, A. Luna, Escalante (Sergi Enrich, min. 73), Dani Garcia, Rivera, P. Leon, Inui (M. M. Dos Santos, min. 55), R. Peña (Bebé, min.84).
Golak: 1-0: Juanmi, min. 15; 1-1: Escalante, min. 26; 2-1: Carlos V. (p), min. 67; 2-2: P. Leon, min.93.
Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horia erakutsi die etxeko Zurutuza, Illarra eta Granerori eta kanpoko P. Leon, Escalante, Yoel eta Riverari. Lejeunek txartel gorria ikusi du 47. minutuan eta Juanmik 60. minutuan.
Asistentzia: 20.335 ikusle.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin