Realak azken urte hauetako partida garrantzitsuenetariko bat jokatuko du gaur gauean, UEFA Europa Leagueko final hamaseien itzulerako norgehiagoka. Zaleek sailkapenean sinesten dute eta jokalariak ziur daude FC Salzburgen aurka hurrengo fasea jokatzeko behar den emaitza lortzeko kapaz direla. Joanekoan eman zen binakoak irabaztera edo gol askoko berdinketa bat lortzea behartzen gaitu eta taldeak erakutsi du hori lortzeko gai dela.
Orain dela zazpi egun ikusi genuen talde austriarraren maila. Ideiak oso argi dituen multzo gazte bat, defentsaren bizkarra aurkitzen duten bakoitzean min handia egiteko gai dena. Txuri-urdinek beren estiloa inposatu behar izango dute eta norgehiagoka kontrolatu ametsari jarraipena emateko. Ziur gaude denon esfortzuarekin lortu izango dugula. AUPA REAL!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin