Realak CA Osasuna hartuko du gaur gauean, azken denboraldietako ohiko partida izaten ari den honetan. Ligako eta kopako partida ugari izan dira azken denboralditan, eta, txuri-urdinen lan onari esker, bere alde amaitu dira gehienak.
Gaur gauean zalantzarik gabe gora begira dauden bi talde izango ditugu aurrez aurre. Europako bigarren koxka horretan taula konprimituta egoteak talde askoren arteko borroka sutsua iragartzen du denboraldi amaierara arte. Gaur egun nahiko posible den LaLigak izan dezakeen Europarako aparteko txartel horrek talde asko kontinenteko borroka horretara gehitu ditu.
Donostiarrak Anoetara itzuliko dira etxeko konexio bikain horrekin jarraitzeko. Taldea indartsu sentitzen da eta, bere zaleek babestuta, botere handiko taldea dela erakusten ari da. Partida sorta polita dator etxean, eta aprobetxatuz gero, Matarazzoren mutilak pribilegiozko egoeran jarriko dira txapelketaren amaierako "rush"-ari begira.
Osasuna ere gogotsu dator. Liccirenek izpiritu horri eusten diote eta horrek oso etsai korapilatsua bihurtzen ditu. Talde izaera ez ezik, kalitate erasokorra ere badute. Budimir sasoi itzelean dator eta oso zaila izango da gorritxoak menderatzea. Mami askoko partida, dudarik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin