GRANADA CF – REAL SOCIEDAD (21:00)

Konfiantza berarekin

Porrot baten ondoren lehiaketara lehen bait lehen itzultzea baina gauza hoberik ez dago. Gure jokalarien helburua argia da, Levanteren aurka izandako estropozutik altxa LaLiga Santanderreko ezuste handiena den taldearen etxean garaipena lortuta. Granadak erakutsi du edozein aurkariri min egiteko kalitatea duela, baina txuri-urdinen konfiantza ez da urritu eta beren jokoa nagusitu nahi izango dute Los Carmenesen berdegunean.

Baloi geldiko jokaldiak eta Antonio Puertas eskuin hegaleko aurrelariaren mugimenduak izango dira arrisku Foku handiena. Mehatxu horiek zapuztea lortzen badugu aurrera pauso handia izango litzateke partiduro gola lortzeko kapaz den Realantzako. Gosez datoz txuri-urdinak asteazkeneko porrotetik. Etxetik kanpo irabazi nahi dugu berriro. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!