ZIDANE10-EK JANTZIKO DU GURE ZALEEK AUKERATUTAKO KAMISETA

Kontratu luzapena sorpresarekin dator

Vídeo

Berri onak Realeko gamerrentzat. Kilian Pita kanariarrak, eSportsetan Zidane10 (@z10kilian) bezala ezaguna eta FC 24ko jokalari onenetako batek kontratua berritu du talde txuri-urdinarekin eta, beraz, harro jantziko ditu gure koloreak eLigako denboraldi berrian.

Kamiseta bozkatuena jantziko du

Gainera, albiste hau beste berrikuntza polit bati lotuta dago. Hemendik aurrera, Zidane10-ek Realaren kamiseta berria jantziko du, gure zaleek bozketa bidez aukeratua. Irudian ikus dezakezu zein izan zen abuztuan eskaini ziren hiru aukeren artean hautatuena. Finetworkek babestutako kamiseta honek bozketen % 40 inguru jaso zituen.

Ez bakarrik eLaLiga

Gure eSports saileko manager nagusiaren gidaritzapean, Realak kirol elektronikoaren munduan sendotzen jarraitzen du. Aurten ere LaLiga EA Sports-ek antolatutako txapelketari anbizioz begiratuko diogu, nahiz eta gure helburua horizonteak zabaltzea eta publiko honengana hurbilduko gaituzten beste aktibazio batzuk hartzea izango den.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!