Reala Madrilen dago kontzentratua bihar, 12:00etatik aurrera, Butarquen CD Leganesen aurka jokatuko duen partidaren esperoan. Espedizioak aldaketa bat izan du bere bidai-horrian, elurra dela eta Bilbon hartu behar izan du hegaldia eta ez Iruñean. Aldaketa handirik gabe, 20:30tan iritsi da taldea kontzentrazioa hotelera, bertan hainbat jarraitzaile txuri-urdinen ongi-etorria jasoaz. Taldea partidaren ondoren itzuliko da etxera.