VALENCIA CF – REAL SOCIEDAD (21:30)

Lehen pausoa


Realak gaur gauean ekingo dio Mestallan 25-26 denboraldiari. Denboraldiaurre gogor eta landu baten ondoren, txuri-urdinek ahalik eta ondoen hasi nahi dute ikasturtea. Sergio Franciscok debuta egingo du lehen taldeko entrenatzaile bezala eta donostiarrek garaipena lortu nahi dute Valentzian denboraldi honetako ilusio berriak indartzeko.


Valentziarrak asko mugitu dira udako merkatuan. Julen Agirrezabala, José Copete, Dani Raba edo Arnaut Danjuma izan dira, besteak beste, fitxaketetako batzuk, aurreko ikasturteetan baino estutasun gutxiago igarotzeko ideiarekin. Carlos Corberan valentziarren berpiztearen eragilea izan zen aurreko denboraldian, jaitsiera postuetatik Europan sartzeko borrokatzera pasatuz.


Lehenengo partida beti da berezia, bi hilabete baino gehiago itxaroten eta prestatzen daramana. Lehiaketa ofiziala hasten da, guztiok espero genuen momentua. Taldearen indar eta batasunarekin, txuri-urdinak zaleei poztasun asko ematen saiatuko dira denboraldi honetan. Lehenengo geltokia, Mestalla. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!