Egun ahaztezinak izan dira zale errealistentzat. Donostiak, Gipuzkoak eta munduan zehar banatutako realzaletuek gozatu ederra hartu dute euren taldearekin eta Kopako titulu berri hau lortzearekin, gure historiako laugarrena.
Sevillako jaiaren ostean taldearen ospakizun ikusgarria bizi genuen atzo Alderdi Ederren. Taldea eta zaleak, bat eginda, arrakasta berri bat ospatzen. Bihar itzuliko da lehiaketa, Getaferen aurka, 20:00etan. Ligako partida oso garrantzitsua izango da, eta Anoetara doazen zale guztiei Kopako titulua berriro eskaintzeko balioko du. Partidaren atarian ekitaldi labur bat izango da eta taldeak larunbatean Sevillan lortutako kopa berdegunera jeitsiko da. Kopa gure zaleei eskaintzeko aukera berri bat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin